Proiektua

ELKARREKIN ERAIKITZEN PROIEKTUA

2013/14 ikasturtean Urola Erdiko ikastetxeek elkarlanean abiatu eta ikasturtero garatu den proiektu berritzailea da honakoa.

Proiektu honek, ikasleak eskualdeko eragile sozioekonomikoekin harremanetan jarri eta euren inguruneko errealitatzea ezagutzea ahalbideratzen du.

IRAURGI BERRITZEN – IKASTETXEEN MAHAIA

IB, Urola erdiko garapen eta berrikuntza agentziak, 2012az geroztik, bere lan lerroen artean du hezkuntza. IB Sarearen barnean kokatzen den Ikastetxeen Mahaian azken urteetan eman den elkarlanaren ondorioa da elkarrekin eraikitzen proiektua.

Gaur egun eskualdeko hezkuntza eragileekin hainbat proiekturen garapenean dihardu lanean.

IKASTETXEEN MAHAIAREN IBILBIDEA:

PROIEKTUAREN AURKEZPEN BIDEOA

HELBURUAK

PROIEKTUAREN, 3 helburu nagusi ditu:

Ekintzailetza balio eta gaitasunak

Ikasleen artean ekintzailetza balio eta gaitasunak sustatzea, ikasleak euren ikasketa prozesuaren protagonista eginez.

Eskualdeko errealitate sozioekonomikoa

Ikasleei eskualdeko egoera errealekin lan egiteko aukera eskaintzea eta honela bizi diren eskualdea ezagutzera eman.

Irakaskuntza metodologia berritzaileak

Irakasleei irakaskuntza metodologia berritzaileekin esperimentatzeko aukera eskaini.

FASEAK

1. DISEINU FASEA

Ikastetxeetan proiektua gidatuko duten irakasleek elkarbanatzen duten gunea da hau. Bertan, ondoren ikasleek aplikatuko duten prozesua diseinatzen da.

Bestalde, parte hartzen duten irakasleek, beste ikastetxeetako irakasleen gertakizun eta esperientzietatik ikasteko aukera dute.

2. PROIEKTUAREN APLIKAZIOA

Diseinu fasean irakasleek diseinatutako prozesua aplikatzen dute, dagozkien irakaskuntza tresnekin.

Eskualdeko kasu errealak abiapuntu hartuta, taldean, hauen gainean hausnartu, aztertu eta euren ikaskideei egoera aurkezteko prestatzen dira. Lantzen diren kasu guztiak, ikasgelan aurkezten dira.

IKASLEEN IKASKETA PROZESUA:

ELKARREKIN ERAIKITZEN 2015/16

ELKARREKIN ERAIKITZEN proiektuaren partaidetza datuak 2015/16 ikasturtean::