Joan zen Martxoak 18an, Iraurgi Berritzen eta Ie Team Iraurgi ikastetxean izan ziren Elkarrekin Eraikitzen proiektuari hasiera emateko. Saio honetan, ikasleek datozen asteetan landuko duten proiektua azaldu zen eta hainbat zalantza argitu ahal izan zituzten. Gainera, iaz proiektua bizi izan zuten ikasleen bisita izan zuten eta hauen testigantzak entzuteko aukera izan zuten. Oro har, iaz proiektua bizi izan zuten ikasleek gogoz parte hartzera gonbidatu zituzten aurtengo parte hartzaileak.

Iraurgi ikastetxeak, DBH 3 mailan aplikatuko du proiektua eta guztira 50 ikasle inguruk hartuko dute parte. Datorren asteetan, eskualdeko hainbat eta hainbat eragile bisitatuko dituzte.

Iraurgirekin, eskualdeko ikastetxe proiektuaren aplikazio fasean daude dagoeneko, guztira 300 ikasle inguru! Ekin gogoz!