Joan zen Otsailak 13, Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren barnean, irakasleen 4. prestakuntza jardunaldia ospatu genuen Intxausti jauregian. Jardunaldian izan ginen eskualdeko 5 ikastetxe, metodologia berritzaileetan lan egiten duen Snatu kooperatiba eta Iraurgi Berritzeneko teknikariak.

Prestakuntza jardunaldian, San Franciscon kokatzen den “Brightworks” ikastetxe arrakastatsuaren kasua ezagutzeaz gain, hurrengo asteetan ikastetxeetan praktikan jarriko diren proiektuak planifikatu genituen. Bertan, hurrengo asteetan ikasleek erabiliko dituzten tresna berritzaileak eta lanketa hauek burutzeko erabiliko ditugun kasuak ezagutu genituen. Kasuok, azken urteotan, eskualdeko eragileek aurre egin behar izan dituzten erronketan oinarritzen dira.

Bestalde, jardunaldia amaitu aurretik, ikasleentzat egituratu den prozesuaren inguruko “simulakro” bat egin genuen. Honi esker, proiektuan parte hartuko dugun irakasle nahiz teknikariek prozesuaren nondik norakoak lehenbiziko pertsonan ezagutzeko aukera izan genuen.

Hona hemen, jardunaldiko zenbait argazki:

Laister gehiago! Ondo izen!!