Joan zen Maiatzak 28, ostegunean, Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren baitan, ikasturteko azken bilera ospatu zen Intxausti jauregian. Jardunaldian, eskualdeko 5 ikastetxeetako irakasle eta zuzendariak, “Orkestra” Euskal lehiakortasunerako institutua, “Goieki” Goierriko garapen agentzia, Ie Team aholkularitza enpresak eta Iraurgi Berritzenek hartu genuen parte. Jardunaldiak, 3 atal nagusi izan zituen. Lehenik eta behin, aurtengo edizioaren ebaluazioa egin zen. Bigarrenik, Ekainak 18an Azpeitiko udaletxean opatuko den azken ekitaldiaren nondik norakoak adostu ziren eta azkenik, ikastetxe ezberdinetan landutako lanak ikusteko aukera izan zen.

Jardunaldian zehar, proiektuak izan duen 8 hilabeteko prozesua ebaluatu zen. Jardunaldian zehar, proiektuan izandako hainbat arazo eta behar berri identifikatu ziren datorren ikasturteko edizioaren diseinu eta planifikazioan hauek kontutan hartuko direlarik. Oro har, proiektuaren inguruan egin den balorazioa oso positiboa izan zen eta aurreko urtean identifikatu ziren behar eta arazoei irtenbide egokia eman zaiela iritzi zen.

Hona hemen jardunaldiko zenbait argazki:

Ekainak 18, Ostegunean, ikusiko dugu elkar!