Abian  da  5  urtez  jarraian,  Elkarrekin  Eraikitzen  2017/18!

Abian da 5 urtez jarraian, Elkarrekin Eraikitzen 2017/18!

Abian da Elkarrekin Eraikitzen proiektua 5. urtez jarraian. Honen garapenean, eskualdeko 5 ikastetxe eta 200 ikasle inguruk parte hartzea aurreikusten da. Proiektuan zehar, eskualdeko 40 eragile baino gehiagok hartuko du parte ikasleen bisita eta elkarrizketa bidez.

2017/18 ikasturtea hainbat berrikuntzarekin dator. Besteak beste, erronketan egin diren egokitzapenak edota sentsibilizazio saioetarako egin diren aldaketak azpimarratu daitezke.

Berrikuntzak nahiz proiektuaren nondik norako nagusiak, Urtarrilean ikastetxe ezberdinetako irakasleekin egin zen lan bileran identifikatu eta lehenetsi ziren. Behin, proiektuaren ildo nagusiak zehaztuta, ikastetxe bakoitza bere plangintza garatzen jarraituko du.

Proiektuaren helburuei dagokionean, hastapenetan identifikatu ziren berberak izango dira. Batetik, irakaskuntza metodologia berritzaileen bitartez, ohiko irakaskuntzarekin landu ezin diren gaitasun eta balioak sustatzea lortu nahi da. Ikasleek aztertu behar dituzten erronken bitartez, IKTen erabilera, komunikazioa, sormena, autonomia, iniziatiba edota taldean lan egiteko gaitasunak praktikan jarri eta hauek lantzea lortu nahi da. Bestetik berriz, ikasleei eskualdeko errealitate sozioekonomikoa hurbiltzea du helburu eta honetarako, eskualdeko hainbat eragileren egunerokotasuna ezagutzeko aukerak eskaini nahi du proiektuak.

Abian da beraz, 2017/18 ikasturtean, Elkarrekin Eraikitzen proiektua!

Amaitu  da  Elkarrekin  Eraikitzen  2016/17

Amaitu da Elkarrekin Eraikitzen 2016/17

Elkarrekin Eraikitzen 2016-17 proiektuaren amaierako ekitaldia ospatu zen Ekainak 15, osteguna, Azpeitiko udaletxean. Ekitaldia 10:00etatik 12.00etara izan zen, eta eskualdeko ikastetxe, udal nahiz eragileen ordezkariak izan ziren bertan.

Aurtengo ekitaldian eskualdeko lau ikastetxek (Floreaga Salestar Ikastetxeak, Iraurgi Ikastetxeak, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak eta Xabier Munibe Azkoitiko Ikastolak) hartu dute parte. Proiektuaren koordinatzaile lanetan, berriz, Iraurgi Berritzen -Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzia- aritu da.

Jardunaldiari eskualdeko udal ordezkarien agurrarekin ekin zitzaion. Agurra egiteaz, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea arduratu ziren. Heuren hitzetan, “gazteek errealitatea ezagutzeko modu bat da” Elkarrekin Eraikitzen proiektua. Jarraian aurtengo edizioaren ebaluazio eta parte-hartze datuak aurkeztu ziren. Aurtengo edizioan, 10 erronka landu dira, eta 12 irakaslek, 150 baino ikasle gehiago eta 40 eragilek hartu dute parte. Ondoren, ikastetxe parte-hartzaileetako ikasleek, proiektuan zehar bizitako esperientziak nahiz egindako hausnarketak aurkeztu zituzten jendartean.

Ekitaldia mahainguru labur batekin amaitu zen eta bertan ikasleek ikastetxeetatik irtetea asko eskertu dutela aipatu zuten. Elkarrekin Eraikitzen proiektuarekin enpresetako arduradunekin harremanetan jarrita, enpresetara zein ospitaleetara joanda eta jende ezberdina elkarrizketatuta, errealitateko gauza ugari ikasi dituztela azpimarratu zuten mahaikideek. Bestalde, balioan jarri zuten eskualdean elkarrekin lanean jardutearen garrantzia, eta etorkizunean behar-beharrezkoa izango dela azpimarratu zuten.

Amaitu da beraz Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren 4. edizioa. Datorren ikasturtean berrikuntza ugarirekin etorriko da proiektua!

 

 

 

Abian  da  Elkarrekin  Eraikitzen  2016/17!

Abian da Elkarrekin Eraikitzen 2016/17!

 

DSC_0532

 

Eman zaio hasiera Elkarrekin Eraikitzen 2016/17 proiektuari eta aurten ere eskualdeko 5 ikastetxe eta 250 ikasle inguruk parte hartzea espero da. Bestalde, proiektuaren harira ikasleek egingo dituzten bisita eta elkarrizketetan eskualdeko 40 eragile baino gehiagoren parte-hartzea aurreikusten da.

Joan zen Abenduan eta Urtarrilean irakasleekin egin ziren lan saioekin eman zaio hasiera proiektuari. Lan saio hauetan, proiektuaren nondik norakoak zehazteaz gain, “Lan Taldeen Gidaritza” deituriko mintegia ospatu zen. Mintegian, lan taldeen gidaritzako oinarri teorikoak nahiz proiektuan zehar sortu daitezken egoera ezberdinak landu ziren.

Proiektuaren helburuei dagokionean, orain 4 ikasturte finkatu ziren berberak izaten jarraitzen dute. Batetik, irakasleei irakaskuntza metodologia berritzaileak aplikatzeko aukera eskaini nahi die. Bestetik, irakaskuntza metodologia berritzailei esker, ikasleengan, ohiko irakaskuntzarekin landu ezin diren gaitasun eta balioak sustatzea lortu nahi da; besteak beste, sormena, IKTen erabilera, komunikazioa, autonomia, iniziatiba edota taldean lan egiteko gaitasunak. Azkenik, ikasleek landuko dituzten egoera errealen bitartez, horiek eskualdearen egoera sozioekonomikoaren berri izatea lortu nahi da.

Aipatutako helburuak bete ahal izateko, jarraian aurkezten den irudiak laburbiltzen duen ibilbidea diseinatu da ikasleentzat. Ibilbidean zehar, aurkezten zaizkien egoera errealak ebazteko eskualdeko eragile ezberdinak bisitatu eta elkarrizketatu beharko dituzte.

EE_Kronograma

Amaitzeko, iaz parte-hartzaile guztiekin egindako ebaluazioa oinarri hartuta, hainbat berrikuntza dakartza aurten proiektuak. Berrikuntzen artean, irakasleen gida osatzea, web orriaren berrikuntza edota erronka berrien prestaketa azpimarratu daitezke. Hobekuntzekin, irakasleei proiektuaren exekuzioa erraztu eta ikasleei erakargarriagoa egitea lortu nahi izan da.

Abian da beraz, 4. Ikasturtez jarraian, Elkarrekin Eraikitzen 2016/17!

 

Elkarrekin Eraikitzen proiektua aurkeztu zen Azkoitiko udaletxean

Ekainak 20 Ostirala, Azkoitiko udaletxean, Elkarrekin Eraikitzen proiektua plazaratu zen. Goizeko 9etatik 11etara ospatu zen ekitaldian, herriko 5 ikastetxeez gain eskualdeko hainbat eragile ari dira bertan parte hartzen.

Ikastetxeetako ikasleek, prozesuan zehar aztertu dituzten kasuak aurkeztu zituzten bertara hurbildu ziren eragileen aurrean. Landutako kasu guzti hauek, proiektuaren blogean aurki daitezke zintzilik eskuragarri.

Ekitaldia amaitzeko, proiektuaren inguruko mahai-inguru laburra ospatu zen eta bertan eragile ezberdinen iritziak aditzera eman ziren. Eragile nahiz irakasle eta ikasleek oso aberasgarritzat jo zuten garatutako proiektua eta hurrengo urtean proiektuarekin jarraitzeko prest agertu ziren.

Honats ekitaldiko zenbait argazki: