Azpeitiko ikasberri ikastetxea ere hasi da proiektuaren aplikazio fasearekin

Joan zen Ostegunean hasi ziren Azpeitiko Ikasberri ikastetxean Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren aplikazio fasearekin. Fase berri honi hasiera emateko, Iraurgi Berritzen eta Ie Team-ek gidatuta, proiektuaren inguruko sentsibilizazio saioak ospatu ziren.

Ikastetxe honetan, DBH3 eta DBH 4 mailetan aplikatuko da proiektua, guztira 50 ikasle inguru. Datorren asteetan, eskualdeko eragile ezberdinak bisitatuko dituzte web orrian zintzilik dauden

kasu ezberdinak aztertu asmoz.

Jarraian, sentsibilizazio saioan ateratako zenbait argazki ikus daitezke:

 

Xabier Munibe, Floreaga nahiz Urola hasi dira proiektuaren aplikazio fasearekin!

2015a gogor hasi dute Xabier Munibe, Floreaga eta Urola ikastetxeetako ikasleek. Azken bi asteetan Elkarrekin Eraikitzen proiektuko sentsibilizazio saioak ospatu dituzte. Hauek, Iraurgi Berritzen -eskualdeko garapen agentzia- eta Ie Team aholkularitza enpresak lagunduta eman dituzte eta  proiektuaren nondik norakoak ezagutu ahal izan dituzte aurkezpen eta dinamika ezberdinen bitartez.

Sentsibilizazio saioekin eman zaio hasiera proiektuko aplikazio faseari . Fase honetan, ikastetxe ezberdinetako ikasleek eskualdean egunerokotasunean ematen diren hainbat kasu lantzeko aukera izango dute. Kasu hauek aztertu ahal izateko, eskualdeko eragile ezberdinak bisitatu beharko dituzte. Ikasleek egindako azterketa guztiak web orri honetan bertan atxikiko dira.

Hurrengo egunetan izango duzue proiektuaren inguruko berri gehiago!

 

Amaitu  da  proiektuaren  esperimentazio  fasea  eta  datorren  urtarrilean  hasiko  da  aplikazio  fasea!

Amaitu da proiektuaren esperimentazio fasea eta datorren urtarrilean hasiko da aplikazio fasea!

Abenduak 10, goizeko 9etan egin genuen ikastetxe guztietako irakasleekin esperimentazio fasearen bigarren saioa. Bertan, gaur egungo hezkuntzaren nondik norakoak eztabaidatzeaz gain, ikastetxe bakoitzak bere ikasgeletan aplikatuko duen proiektuaren kronograma aurkeztu zuen. Ikastetxe bakoitzak, proiektua bere behar eta baliabideen arabera aplikatuko badu ere, oro har jarraian aipatzen den kronograma jarraituko dute ikastetxeek:

Kronograma

 

2. saio honekin amaitu zen irakasleekin burututako esperimentazio fasea. 2015eko Urtarriletik aurrera, ikastetxe bakoitza proiektua aplikatzen hasiko da bere ikasgeletan.

Jarraian, esperimentazio faseko 2. saioko hainbat argazki ikus daitezke:

Laister berri gehiago!

Abian da Elkarrekin Eraikitzen 2014-15 proiektua!

Gaur eman zaio hasiera ikasturte honetan garatuko den proiektuari. Azkoitia eta Azpeitiako 5 ikastetxeetako irakasleak bildu dira gaur Intxausti jauregian, aurreko urtean bizitako esperientziak ardatz hartuta, ikasleekin aplikatuko den proiektuaren nondik norakoak zehaztu asmoz.

Hainbat gai jorratu dira gaurko egunez, tartean kasuak landuko dituzten ikasleen taldeak egiteko sistemak edota hauen ulermenerako baliagarriak izan daitezken hainbat tresna.

Bestalde, topaketan zehar gaur egungo gizarte ereduari eta honen hezkuntza sistemari lotutako hainbat teoria ezagutu ahal izan ditugu bideo laburren bitartez.

Hona hemen irakasleekin egindako jardunaldiaren inguruko hainbat argazki:

Laister berri gehiago!

Ikastetxeetako irakasleek prozesuaren hausnarketa egin dute

Joan zen Maiatzak 27, Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren barnean, irakasleen 5. prestakuntza jardunaldia ospatu genuen Intxausti jauregian. Jardunaldian izan ginen eskualdeko 5 ikastetxe, metodologia berritzaileetan lan egiten duen Snatu kooperatiba eta Iraurgi Berritzeneko teknikariak.

Jardunaldian zehar, proiektuak izan duen 8 hilabeteko prozesua ebaluatu da. Nahiz eta bertan zenbait arazo eta konplikazio identifikatu, proiektuaren inguruan egin den balorazioa oso positiboa izan da. Hurrengo urtean, proiektua hobetu eta hau garatzen jarraitzeko nahia azaldu dute ikastetxe ezberdinetako irakasleek.

Hona hemen jardunaldiko zenbait argazki: