Abian  da  2019/20  ikasturtea!

Abian da 2019/20 ikasturtea!

Urtarrilak 17 ostiralean bildu zen 2019/20 ikasturtean Elkarrekin Eraikitzen proiektua koordinatzeaz arduratuko den lan taldea. Lan bilerak, 3 gai zehatz izan zituen hizpide. Batetik, ikastetxe bakoitzak 2019/20 ikaturterako duen plangintza elkarbanatu zen. Bestetik, iazko ikasturtean egin zen ebaluazio saioan identifikatu ziren hobekuntzen eztabaida eta adostea. Amaitzeko berriz, ikastetxe ezberdinak lankidetzan, proiektuaren garapenean zehar parte hartzen duten eragileen arteko harremanak indartzeko aukeren identifikazioan egin zen lan.

Proiektua, 7. urtez jarraian garatuko da eta eskualdeko 5 ikastetxek hartuko dute parte bertan. Datozen asteetan, proiektuari hasiera eman asmoz, hainbat sentsibilizazio saio egingo dira eskualdeko ikastetxeetan.

Honats, lan saioko hainbat argazki:

 

 

Eitb-ko  “Azpimarra”  saioan  izan  gara  “Elkarrekin  Eraikitzen”  proiektua  aurkezten!

Eitb-ko “Azpimarra” saioan izan gara “Elkarrekin Eraikitzen” proiektua aurkezten!

Apirilak 19, asteartea, Eitb-ren “Azpimarra” saioan izan ginen “Elkarrekin Eraikitzen” proiektua aurkezten.

Maddalen Iriartek aurkezten duen saioan, Jon Zubizarreta (Iraurgi Berritzeneko teknikaria), Beñat Azurmendi (Ikasberri ikastolako zuzendaria) eta  Maite Illarramendi (Iraurgi ikastetxeko ikaslea) arduratu ziren proiektua aurkezteaz.

Jarraian atxikitzen den irudian klik eginez, saioa osoa ikusi daiteke, elkarrizketa 25. minututik aurrera hasten delarik.

Besterik gabe, laster arte!

 

Captura de pantalla 2016-05-03 a las 10.45.46

 

 

Eskualdeko ikasleak hasi dira aplikazio fasearekin!

Ikastetxe guztietan sentsibilizazio saioak egin ondoren, abian da proiektuaren aplikazio fasea. Datozen asteotan, eskualdeko 300 ikasle inguruk eskualdean egunerokotasunean ematen diren 8 kasu erreal aztertuko dituzte. Kasu hauek, eskualdeko enpresa, merkatari, osasun zentru, lehen sektoreko ustiapen nahiz merkatariek bizi dituzten egoeren islada dira. Gauzak honela, ikasleek eskualdeko eragile ezberdinak elkarrizketatuko dituzte datozen asteetan.

Aurten egin diren sentsibilizazio saioetan, proiektuaren aurkezpenaz gain, iaz proiektua aplikatu zuten ikasleen esperientziak ezagutu dituzte ikasleek.

Honats, sentsibilizazio saioetako hainbat argazki, laster arte!

Abian  da  2015-16  ikasturtea!

Abian da 2015-16 ikasturtea!

Joan zen Abenduan eskualdeko ikastetxeetako irakasleekin egin ziren 3 saioen bitartez eman zitzaion hasiera Elkarrekin Eraikitzen proiektuari. Egin ziren elkarretaratzeetan, irakasleen esperientzien elkartrukaketa sustatzeaz gain, metodologia kolaboratiboen jakintzak landu ziren. Bestalde, datozen asteetan ikasleek aplikatuko duten proiektuaren pautak zehaztu eta hainbat hobekuntza proposamen landu ziren.

Kronograma

 

Behin, irakasleekin esperimentazio fasea landu ondoren, datozen asteetan, eskualdeko 5 ikastetxeetako derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasleak eskualdean egunerokotasunean eman ohi diren hainbat erronka lantzen hasiko dira. Kasu hauek landu asmoz, ikasleek taldean lan eginez, eskualdeko hainbat eragile bisitatuko dituzte.

Abian da beraz, hirugarrenez, elkarrekin eraikitzen proiektua! Jarraian azken bi ekitaldietan ateratako hainbat argazki:

Laister berri gehiago!

 

Elkarrekin Eraikitzen 2014-15 proiektuaren itxiera ekitaldia ospatu zen Ekainak 18an

Joan zen ekainak 18 ostegunean, bigarren urtez jarraian, Elkarrekin Eraikitzen 2014-15 proiektuaren itxiera ekitaldia ospatu genuen Azpeitiko udaletxeko 5.solairuan. Goizeko 11etatik 13etara ospatu genuen jardunaldia eta aurtengo edizioaren ebaluazio eta partehartze datuekin ekin zitzaion. Ondoren, ikastetxe partehartzaileetako ikasleek, proiektuan zehar bizitako esperientziak nahiz egindako hausnarketak aurkeztu zituzten jendartean. Ekitaldia, proiektuan parte hartu zuten eragile ezberdinek osatutako mahainguru batekin amaitu zen.

Oro har, proiektuaren balorazio oso positiboa egin zuten eta ikasle, irakasle nahiz eragileetako ordezkariek eta proiektuaren garrantzia azpimarratu zuten. Partehartzaile ezberdinek “Elkarrekin Eraikitzen” moduko egitasmoen beharra azpimarratu zuten bailarak etorkizunera begira izango dituen erronkei aurre egin asmoz.

Hemen jardunaldian zehar ateratako hainbat argazki:

Datorren ikasturtera arte!