Abian da Elkarrekin Eraikitzen proiektua 5. urtez jarraian. Honen garapenean, eskualdeko 5 ikastetxe eta 200 ikasle inguruk parte hartzea aurreikusten da. Proiektuan zehar, eskualdeko 40 eragile baino gehiagok hartuko du parte ikasleen bisita eta elkarrizketa bidez.

2017/18 ikasturtea hainbat berrikuntzarekin dator. Besteak beste, erronketan egin diren egokitzapenak edota sentsibilizazio saioetarako egin diren aldaketak azpimarratu daitezke.

Berrikuntzak nahiz proiektuaren nondik norako nagusiak, Urtarrilean ikastetxe ezberdinetako irakasleekin egin zen lan bileran identifikatu eta lehenetsi ziren. Behin, proiektuaren ildo nagusiak zehaztuta, ikastetxe bakoitza bere plangintza garatzen jarraituko du.

Proiektuaren helburuei dagokionean, hastapenetan identifikatu ziren berberak izango dira. Batetik, irakaskuntza metodologia berritzaileen bitartez, ohiko irakaskuntzarekin landu ezin diren gaitasun eta balioak sustatzea lortu nahi da. Ikasleek aztertu behar dituzten erronken bitartez, IKTen erabilera, komunikazioa, sormena, autonomia, iniziatiba edota taldean lan egiteko gaitasunak praktikan jarri eta hauek lantzea lortu nahi da. Bestetik berriz, ikasleei eskualdeko errealitate sozioekonomikoa hurbiltzea du helburu eta honetarako, eskualdeko hainbat eragileren egunerokotasuna ezagutzeko aukerak eskaini nahi du proiektuak.

Abian da beraz, 2017/18 ikasturtean, Elkarrekin Eraikitzen proiektua!