Amaitzear da Elkarrekin Eraikitzen 2017/18 proiektua. Aurten, eskualdeko 5 ikastetxe eta 180 ikasletik gora hartu dute parte proiektuan. Proiektuan parte hartu duten eragileei dagokionean, 40 eragiletik gora zenbatu dira.

Ekainak 7 ostegunean, ikastetxe ezberdinetako irakasle ezberdinak bildu eta ikasturtearen ebaluazioa egin da. Oro har, egin den ebaluazioa positiboa izan da eta datorren ikasturterako bizpahiru hobekuntza ere identifikatu dira. Datorren ikasturtera begira, hauek lantzeko konpromezua hartu da ikasleen esperientzia aberasgarriagoa egin asmoz.

Bestalde, ikasleek eskualdeko eragile ezberdinei egindako bisiten balorazioa oso positiboa izan da. Ikasleek bisita eta elkarrizketetan jasotako esperientzia eta bizipenak proiektuaren garapenerako duten garrantzia azpimarratu da. Prozesuan zehar egiten dituzten bisita elkarrizketek, eskualdeko eragile ezberdinek egun bizi duten errealitatea gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen dute.

Amaitzeko, ekainak 19 asteartean Azkoitiko Elkargunean ospatuko den ekitaldiarekin emango zaio amaiera proiektuari. Bertan, proiektuan parte hartu duten zenbait eragile nahiz udal ordezkarien presentziarekin, ikastetxe ezberdinetako ikasleek hartuko dute parte. Ekitaldian zehar, proiektuan zehar jasotako ezagutzak nahiz bizipenak elkarabanatuko dituzte bertara gerturatutakoekin.