Elkarrekin Eraikitzen 2014-15 proiektuaren itxiera ekitaldia ospatu zen Ekainak 18an

Joan zen ekainak 18 ostegunean, bigarren urtez jarraian, Elkarrekin Eraikitzen 2014-15 proiektuaren itxiera ekitaldia ospatu genuen Azpeitiko udaletxeko 5.solairuan. Goizeko 11etatik 13etara ospatu genuen jardunaldia eta aurtengo edizioaren ebaluazio eta partehartze datuekin ekin zitzaion. Ondoren, ikastetxe partehartzaileetako ikasleek, proiektuan zehar bizitako esperientziak nahiz egindako hausnarketak aurkeztu zituzten jendartean. Ekitaldia, proiektuan parte hartu zuten eragile ezberdinek osatutako mahainguru batekin amaitu zen.

Oro har, proiektuaren balorazio oso positiboa egin zuten eta ikasle, irakasle nahiz eragileetako ordezkariek eta proiektuaren garrantzia azpimarratu zuten. Partehartzaile ezberdinek “Elkarrekin Eraikitzen” moduko egitasmoen beharra azpimarratu zuten bailarak etorkizunera begira izango dituen erronkei aurre egin asmoz.

Hemen jardunaldian zehar ateratako hainbat argazki:

Datorren ikasturtera arte!

Irakasleek aurtengo edizioaren ebaluazioa egin dute

Joan zen Maiatzak 28, ostegunean, Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren baitan, ikasturteko azken bilera ospatu zen Intxausti jauregian. Jardunaldian, eskualdeko 5 ikastetxeetako irakasle eta zuzendariak, “Orkestra” Euskal lehiakortasunerako institutua, “Goieki” Goierriko garapen agentzia, Ie Team aholkularitza enpresak eta Iraurgi Berritzenek hartu genuen parte. Jardunaldiak, 3 atal nagusi izan zituen. Lehenik eta behin, aurtengo edizioaren ebaluazioa egin zen. Bigarrenik, Ekainak 18an Azpeitiko udaletxean opatuko den azken ekitaldiaren nondik norakoak adostu ziren eta azkenik, ikastetxe ezberdinetan landutako lanak ikusteko aukera izan zen.

Jardunaldian zehar, proiektuak izan duen 8 hilabeteko prozesua ebaluatu zen. Jardunaldian zehar, proiektuan izandako hainbat arazo eta behar berri identifikatu ziren datorren ikasturteko edizioaren diseinu eta planifikazioan hauek kontutan hartuko direlarik. Oro har, proiektuaren inguruan egin den balorazioa oso positiboa izan zen eta aurreko urtean identifikatu ziren behar eta arazoei irtenbide egokia eman zaiela iritzi zen.

Hona hemen jardunaldiko zenbait argazki:

Ekainak 18, Ostegunean, ikusiko dugu elkar!