Elkarrekin Eraikitzen proiektuko Irakasleekin hausnarketa jardunaldia

Martxoak 23 astelehenean bildu ginen berriro eskualdeko 5 ikastetxeetako irakasleekin. Elkarretaratze honen helburu nagusia Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren aplikazioan ikastetxe bakoitza bizitzen ari den esperientziak elkartrukatzea izan zen. Ikastetxe bakoitzak, gainontzeko ikastetxeei heuren plana aurkezteaz arduratu zen. Ikastetxe bakoitzak, gainontzeko ikastetxeen esperiantziatik ikasteko aukera izan zuen.

Bestalde, jardunaldia amaitzeko, ikasleek etorkizunean beharko dituzten gaitasunen inguruko hausnarketa bat egin zen. Bertan, talde lana, komunikatzeko gaitasuna, hizkuntzak menderatzea edota jarrera aktiboa azpimarratu ziren besteak beste. Gainera, ikasleek gaitasun hauek  garatu ahal izateko ikastetxe eta irakasleek duten arduraz hausnartu zen.

Honats, jardunaldiko hainbat argazki:

Laister arte!

Iraurgi ikastetxea ere hasi da aplikaizo fasearekin!

Joan zen Martxoak 18an, Iraurgi Berritzen eta Ie Team Iraurgi ikastetxean izan ziren Elkarrekin Eraikitzen proiektuari hasiera emateko. Saio honetan, ikasleek datozen asteetan landuko duten proiektua azaldu zen eta hainbat zalantza argitu ahal izan zituzten. Gainera, iaz proiektua bizi izan zuten ikasleen bisita izan zuten eta hauen testigantzak entzuteko aukera izan zuten. Oro har, iaz proiektua bizi izan zuten ikasleek gogoz parte hartzera gonbidatu zituzten aurtengo parte hartzaileak.

Iraurgi ikastetxeak, DBH 3 mailan aplikatuko du proiektua eta guztira 50 ikasle inguruk hartuko dute parte. Datorren asteetan, eskualdeko hainbat eta hainbat eragile bisitatuko dituzte.

Iraurgirekin, eskualdeko ikastetxe proiektuaren aplikazio fasean daude dagoeneko, guztira 300 ikasle inguru! Ekin gogoz!