by elkarrekineraikitzen | Mar 28, 2014 | No usar
Martxoak 27 Ostegunean, Iraurgi ikastetxeko ikasleak Urkome eta Iraurgi Berritzen erakundeekin izan ziren lehen sektorearen inguruko zenbait galdera egiteko asmoz.
Hona hemen galdetegian zehar ateratako argazkia:

by elkarrekineraikitzen | Mar 28, 2014 | Berriak
Martxoak 26 Asteazkenean, Floreagako ikasleak Iraurgi Berritzenek Azkoitian duen egoitzan izan ziren.
Elena, Ane, Iñigo eta Adrianek bailarako etorkizuneko erronken inguruan galdeketa bat egin zieten Iraurgi Berritzeneko teknikariei. Bertan, hizkuntzak, ikasketak, internazionalizazioa eta beste hainbat gai jorratu zituzten.
Ea galdeketa lagungarri zaien eskuartean duten proiektua garatzeko!

by elkarrekineraikitzen | Mar 24, 2014 | Berriak
Azkoitiko Xabier Munibe ikastetxea ere hasi da dagoeneko Elkarrekin Eraikitzen proiektuko aplikazio fasearekin. Eskualdeko kasuak landuko dituzten lan taldeak Belbin test-aren bidez egiteaz gain, ospatu dute jada proiektuko sentsibilizazio jardunaldia.
Hona hemen aipatutako bi jardunaldietan ateratako zenbait argazki:
Laister berri gehiago!
by elkarrekineraikitzen | Mar 19, 2014 | Berriak
Joan zen astean hasi ziren Urola Ikastetxeko ikasleak “Elkarrekin Eraikitzen” proiektua garatzen. Sentsibilizazio klasean, eskualdeko eragile ezberdinei egindako elkarrizketak ikusi ahal izan zituzten.
Horrez gain, lan talde bakoitzak badu jada landuko duen kasu konkretua.
Honats sentsibilizazio saioko zenbait argazki:
by elkarrekineraikitzen | Mar 19, 2014 | Berriak
Azpeitiko Iraurgi ikastetxea ere hasi da “Elkarrekin Eraikitzen” proiektua lantzen, joan zen astean ospatu zuten proiektuaren sentsibilizazio jardunaldia. Bertan, eskualdeko zenbait eragileri egindako elkarrizketak ikusi ahal izan zituzten.
Bestalde, lan talde bakoitzak badu dagoeneko landuko duen kasu konkretua.
Bertan atxikitzen dira prozesuko zenbait argazki: